XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. Euskara eta gaztelaniaren egungo egoerari buruzko jarrerak

Euskara eta gaztelaniaren egoera orokorrari buruzko perzepzioa, interesa, jarrera eta orain arte jarraitutako politikari buruzko iritzia nolakoa den azalduko da orain hiru azpiataletan:

- euskararen egoerari buruzko perzepzioa

- euskarari buruzko interes eta jarrera

- jarraitutako politikari buruzko iritzia.

II.1. Euskararen egoerari buruzko perzepzioa

a. Egungo egoera

- Biztanleriaren laurdenak (%24) ez daki EAEan zenbat diren euskaraz hitzegiten dakitenak.

- Bestalde, egungo egoerari buruzko perzepzioa oso okerra da: nagusi dira EAEan euskara dakitenak biztanleriaren %40a baino gehiago direla uste dutenak (%38) euskaldunen kopurua %20tik %40rako tartean dagoela diotenak herena (%32) direlarik.

EAEan euskaraz dakitenak %10a baino gutxiago direla uste dutenak oso gutxi dira (%6).

- Esan da egoera zer nolakoa den ez dakitenak, batazbestean, %24 direla bainan 64 urtetik gorakoen artean portzentaia hori %37raino iristen den bitartean 16tik 24 urtera arteko adintaldean %13ra arte jaisten da.

Gainera gazteenen artean erdiek baino gehiagok (%56) uste dute euskaraz dakitenak biztanleria osoaren %40 baino gehiago direla.

b. Iraganaren ikuspegia

Gehiengoak (%83) uste du jendeak, gaurregun, duela hamar urte baino gehiago hitzegiten duela euskaraz: nagusi dira (%45) jendeak zertxobait gehiago hitzegiten duela uste dutenak baina jendeak askoz gehiago hitzegiten duela diotenak ere asko dira (%38).